euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Santixauetako egitarau osoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
UZTAILAREN 14a, ASTEAZKENA
Arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan, SOKA-TIRA   lehiaketak emango dio hasiera Txarangen Batzordeak antolatutako txarangen arteko jokoei.
Gaueko 10,30ean, Komite Internaziolistak antolaturiko, HIP-HOP KONTZERTUA Valdespinako Markesaren parkean Betto Snay-ren  eskutik.

UZTAILAREN 15a, OSTEGUNA
Arratsaldeko 7etan, txarangen arteko joko gehiago Orbe Kardinalaren plazan. Oraingo honetan PEPINOA eta ARTABURUaren probak izango dira.
Gaueko 10,30ean, Valdespinako Markesaren parkean “Mortimer” KALE IKUSKIZUNA, Kukubiltxo taldearen eskutik, Euskal Birusak antolatuta.

UZTAILAREN 16a, OSTIRALA
Arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan, DANTZA EMANALDIA Txindurri taldearen eskutik.
Gaueko 10,30ean, BERTSOLARI JAIALDIA Valdespinako Markesaren parkean, Deba-Beheko Bertso Eskolak antolatuta. Bertan izango dira Beñat Ugartetxea, Mikel Olaizola, Jone Uria, Odei Barroso, Ane Labaka eta Aitor Urrutia bertsolariak.

UZTAILAREN 17a, LARUNBATA
Goizeko 9etan “Miguel Ángel Blanco” eta “Beti-Ondo” Udal Kiroldegietan ARETO-FUTBOL TXAPELKETAren hasiera, Saltzaileak F.S.k antolatuta.
Goizeko 9,30ean, “Beti-Ondo” kiroldegian, 7 FUTBOLA HAUR TXAPELKETA, I.G.E-k antolatuta.
Goizeko 10etan Orbe Kardinalaren pilotalekuan ARKU-TIRO PROBA Beti-Ondo arku-tiro taldeak antolatuta. Nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du.
Goizeko 10etan Orbe Kardinalaren plazatik URKO 69etan ezetz! II. IGOERA KONTROLATUAri hasiera emango dio Artarrai mendizale taldeak.
Goizeko 11etan zabortegi ohian KOLUNBAIREari TIRAKETA  entrenamenduak. La Verdad ehiza eta arrantza elkarteak antolatuta. Lehiaketa 4retan hasiko da.
Goizeko 11etan Orbe Kardinalaren plazan ALDIBEREKO XAKE PARTIDA AZKARREN XII. LEHIAKETA, nahi duen guztiari zabalik parte hartzeko,  Xake Taldeak antolatuta.
Egerdiko 12etan, Ermuko Triatloi taldeak antolatuta, HAURENTZAKO DUATLOI LASTERKETA. Irteera eta helmuga Orbe Kardenalaren plazan izango da.
Arratsaldeko 4retan San Martin plazan HERRIEN ARTEKO XAKE PARTIDA AZKARREN XV. LEHIAKETA. Xake Taldeak antolatuta.
Arratsaldeko 4:30ean Orbe Kardinalaren plazan VIII. MUS TXAPELKETA HERRIKOIA, Afaltzaindia taldeak antolatuta.
Gaueko 11:30ean San Pelaio plazan Coti abeslarien KONTZERTUA.

UZTAILAREN 18a, IGANDEA
Goizeko 9:30ean, MENDI-BIZIKLETAKO XV. HERRI MARTXARI emango zaio irteera Orbe Kardinalaren plazatik, Urko Mendiko Txirrindulariak taldeak antolatuta.
Goizeko 10etan “Miguel Ángel Blanco” Udal Kiroldegian, ARETO-FUTBOL TXAPELKETAren azken fasearen hasiera.
Goizeko 11:30ean San Pelaio plazan, IRRATIZ KONTROLATURIKO KOTXEEN ‘ERMUA HIRIA’ XIII. TXAPELKETA, Eztanda taldeak antolatuta.
Arratsaldeko 4etan, Ermuko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, EUSKADIKO TXIRRINDULARITZA TXAPELKETA gazteentzat. Irteera eta helmuga Mallabiko errepidean (Garbigunea dagoen tokian) izango da.
Arratsaldeko 6etan Orbe Kardinalaren plazan MUSIKA eta DANTZA JAIALDIA herriko kultur zentroek antolatuta  Txileko Chile Lindo, Andaluziako Azahar eta Salamankako Julio Serranoren  taldeekin. Jaialdiaren ondoren zentruek beren jatorrizko lurraldeetako jaki tipikoak dastatzeko aukera eskainiko dute.

UZTAILAREN 19a, ASTELEHENA
Arratsaldeko 7etan Orbe Kardinalaren plazan txarangen arteko joko gehiago. Oraingo honetan TRIATLOIA izango da.
Gaueko 9etan, Orbe Kardinalaren plazan, HERRI OGITARTEKADA,  ogitarte eta edarien salneurri bereziaz banaketarekin, Txarangen Batzordea antolatuta.
Gaueko 10,30ean Orbe Kardinalaren plazan TXARANGEN ABESTI-LEHIAKETA. Lehiaketatik kanpora Alboka Musika Eskolako ikasleak arituko dira gonbidatu legez.

UZTAILAREN 20a, ASTEARTEA
Arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan, TXARANGEN ARTEKO JOKOAK gehiago. Oraingo honetan jatorrizko bekatua eta pringe izango dira.
Gaueko 10,30etan Valdespinako markesaren parkean, La Caixa Fundazioak babestuta, FADOen KONTZERTUA, Lusofonías talde portugaldarraren eskutik.

UZTAILAREN 21a, ASTEAZKENA
Arrasatsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan, TXARANGEN ARTEKO JOKOAK: Soka-tiraren finala eta kuboak.
Gaueko 10,30ean Orbe Kardinalaren plazan, La Caixa Fundazioak babestuta, TANGOEN KONTZERTUA Sandra Rehder abeslari argentinarraren eskutik.

UZTAILAREN 22a, OSTEGUNA (Umeen eguna)
Goizeko 10:30ean BURUHANDIAK Orbe Kardinalaren plazan.
Goizeko 11etatik ordu 1era eta arratsaldeko 4retatik 7etara, Orbe Kardinalaren plazan, HAURRENTZAKO PARKEA eta TAILERRAK, Txarangen Batzordeak antolatuta (euria eginez gero ekitaldiak Aritzmendi pilotalekuan izango dira).
Arratsaldeko 5etan HAURRENTZAKO TXOKOLATE-JANA Orbe Kardinalaren plazan, Txaranga Batzordearen eskutik.
Arratsaldeko 7etan Orbe Kardinalaren plazan "Parrandan" MUSIKA-IKUSKIZUNA HAURRENTZAT, Deabru beltzak taldearen eskutik.
Gaueko 10,30ean Valdespinako Markesaren parkean  POP KONTZERTUA  Arramazka taldearekin, Euskal Birusak antolatuta.

UZTAILAREN 23a, OSTIRALA
Arratsaldeko 6,30ean, Orbe Kardinalaren plazako pilotalekuan, PALETA TXAPELKETAREN FINALAK, Paleta klubak antolatuta. Euria egonez gero, partiduak Aritzmendi pilotalekua egingo dira.
Gaueko 10,30etan, Orbe Kardinalaren plazan PLAY-BACK LEHIAKETA, Txarangen Batzordeak antolatuta.

UZTAILAREN 24a, LARUNBATA
Goizeko 9,45ean, Lobiano Kultur Gunean, SANTIXAUAK 2010 BLOODBOWL TXAPELKETA, Draconia errol taldeak antolatuta.
Arratsaldeko 4etan, Patxi plazan, EDALONTZI MEZUAREKIN BANAKETA, Drogomenpekotasunaren Aurkako Udal Zerbitzuaren eskutik.
Arratsaldeko 6,30ean, Orbe Kardinalaren plazan, Tratu onen aldeko plataformak LANYARDEN BANAKETA egingo du.
Arratsaldeko 7etan Orbe Kardinalaren plazan “Irulitxa’ musika-bandak alaituriko TXARANGEN AURKEZPENA eta ohiko KALEJIRA herriko kaleetan zehar.
Gaueko 9etan, Valdespina Markesaren parkean, Beti txarto taldeak antolatuta, MUSIKA JAIALDIA.  Egitaraua honako hau izango da:
Gaueko 9etan: DJ Alexander M (elektronikoa)
Gaueko 11etan: Nemon (folk)
Gaueko 12etan: Seiurte (rock)
Goizaldeko ordu 2etan: DJ Alexander M., Txanprax Perkusion eta DJ Fey (elektronikoa)
Gaueko 11etan DANTZALDIA Orbe Kardinalaren plazan Esmeralda orkestrarekin.

UZTAILAREN 25a, IGANDEA
Goizaldeko 4retatik 6etara Esmeralda orkestrak GAUPASA girotuko du.
Goizeko 7etan TXOKOLATE-JANA Orbe Kardinalaren plazan, Gaztela-Leoneko KulturZentruak antolatuta.
Goizeko 7:30ean Orbe Kardinalaren plazako pilotalekuan Txarangen batzordeak antolaturiko BARRUS partidak izango dira.
Goizeko 8etan, SOKAMUTURRA izango da Ongaraiko Eskolako patioan.
Eguerdiko 12etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 5etatik 8etara HAURRENTZAKO PARKEA San Pelaioko plazan.
Eguerdiko 12etan Santiago Apostoluaren elizan MEZA izango da patroiaren omenez.
Eguerdiko 12:30ean, HERRI-KIROL ikuskizuna Orbe Kardinalaren plazan. Probak eta partehartzaileak honakoak:
HARRIJASOTZAILEAK: Goenatxo II, Landarbide eta Saralegi.
AIZKOLARIAK: Bihurri eta Zelai II
IPARRALDEKO JOKOAK: Zelailuze
GAZTEEN ARTEKO TXAPELKETA: Zelai III, ZelaiIV, Bihurri II eta Ureta
-   Eguerdiko 12,30ean, Macjeara,s band dxie jazz taldearen eskutik KALEJIRA.
Arratsaldeko 4etan San Pelaioko Bolatokian BOLO-PALMAko SANTIXAUAK 2010 SARIA Peña Bolística Montañesak antolatuta.
Arratsaldeko 5etan Aritzmendi pilotalekuan PROFESIONAL ARTEKO ESKUPILOTA PARTIDAK: Cabrerizo II – Larrinaga  Ibai Pérez – Merinoren aurka eta Titin III – Laskurain Xala – Zubietaren aurka , Pilota Taldeak antolatuta.
Arratsaldeko 7etan,Orbe Kardinalaren plazatik irtenda, ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA  Ondalan konpartsaren eskutik.
Arratsaldeko 7etan KALEJIRA Foulareda taldeko gaita-joleen eskutik.
Arratsaldeko 8etan LARRAINDANTZA izango da Orbe Kardinalaren plazan, nahi duen guztiak parte hartzeko.
Arratsaledeko 8:30ean Orbe Kardinalaren plazan EUSKARAREN ALDEKO TOPA-KONPROMISOA, Afaltazaindia taldeak antolatuta.
Gaueko 10:30ean, Insomni Teatre Kastelloneko taldeak  "Spectrum" Su-IKUSKIZUNA eskainiko du San Pelaioko kaltik hasita. (Eskenatoki gunean egon nahi bada erabiltzen ez den arropa jantzea gomendatzen da . Antolakuntzak ez du bereganatzen arropan sortutako kalteak)
Gaueko 11etan Orbe Kardinalaren plazan Geiser orkestrak DANTZALDIA girotuko du.
Gaueko 11etan Valdespinako Markesaren parkean, Beti Txarto taldeak antolatuta, MUSIKA JAIALDIA. Egitaraua honako hau izango da:
Gaueko 11etan: The Riff Truckers (rock)
Gaueko 12etan: Rock & Road (rock)
Goizaldeko 1,30ean: DJ Panu eta DJ Javiersky (elektronikoa)

UZTAILAREN 26a, ASTELEHENA
Goizeko 7etan TXOKOLATE-JANA Orbe Kardinalaren plazan, Gaztela-Leoneko Kultur Zentruak antolatuta.
Goizeko 7:30ean BARRUS partidak Orbe Kardenalaren plazako pilotalekuan.
Goizeko 8etan SOKAMUTURRA izango da Ongarai Eskolako patioan.
Eguerdiko 12etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 5etatik 8etara, HAURRENTZAKO PARKEA San Pelaioko plazan.
Eguerdiko 12etan NAGUSIEI OMENALDIA egingo zaie eta SARIAK ENTREGATUKO ZAIZKIE Nagusien Etxeak antolatutako lehiaketa ezberdinetako irabazleei.
Eguerdiko 12:30ean, Orbe Kardinalaren plazatik irtenda, ERMUAN KANTUAN KALEJIRAri emango zaio hasiera, Euskal Birusak antolatuta.
Arratsaldeko ordu 1ean, Alboka Musika Eskolako Bandak KONTZERTUA eskainiko du Orbe Kardinalaren plazan.
Arratsaldeko ordu 2etan Aritzmendi Pilotalekuan Nagusien Etxeak HERRI BAZKARIA eskainiko die aitona-amona bazkideei.
Arratsaldeko 6etan ESKUPILOTA partidak izango dira Orbe Kardinalaren plazan,  Pilota Taldeak antolatuta. Albizu – Pujana  García – González-en aurka eta Arrese  - Barrenetxea - Egiguren Olalde-ren aurka.
Arratsaldeko 7etan Kuko, Truku eta Bolewanderek PAILAZO IKUSKIZNA eskainiko du Orbe Kardinalaren plazan.
Arratsaldeko 7etan  KALEJIRA Irulitxa musika-bandak alaituta.
Arratsaldeko 7etan KALEJIRA Lagunak eta Gure txokoa taxarangen eskutik.
Arratsaldeko 8etan LARRAINDANTZA Orbe Kardinalaren plazan.
Gaueko 10:30ean, Los Gingers taldeak, “Perlas y plumas” KALE IKUSKIZUNA eskainiko du San Pelaioko plazan.
Gaueko 11etan, Denis Band Orkestrak, DANTZALDIA alaituko du Orbe Kardinalaren plazan
Gaueko 11etan Beti Txarto taldeak antolatuta, Valdespinako Markesaren parkean MUSIKA JAIALDIA. Egitaraua honako hau izango da:
Gaueko 11etan: Army-Arma (rock)
Gaueko 12,30ean: Damudot (rock)
Goizaldeko ordu 2etan: DJP anu, AJ Alexander M., Txanprax Perkusion, DJ Fey eta DJ Javiersky.

DÍA 27, ASTEARTEA (Zezen eguna)
Goizeko 7etan  TXOKOLATE-JANA Orbe Kardinalaren plazan, Gaztela- Leoneko Kultur Zentruak antolatuta.
Goizeko 7:30ean BARRUS partidak Orbe Kardenalaren plazako pilotalekuan.
Goizeko 8etan SOKAMUTURRA izango da Beti Ondon jarriko den zezen-plazan
Goizeko 10etatik 11:30era  Ermuko merkatari eta ostalari eta merkatu plazako dendarien elkarteek arroza banatuko dute Orbe Kardenalaren plazan eta, ondoren, PAELLA LEHIAKETAri ezagunari ekingo zaio haur eta helduen kategorietan. Antolatzaile: Lobiano Gastronomi elkartea.
Goizeko 11etan Valdespinako Markesaren parkean SARDINA BANAKETA nahi duen guztiarentzat, Nagusien Etxeak antolatuta.
Eguerdiko 12etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 5etatik 8etara, HAURRENTZAKO PARKEA San Pelaioko plazan.
Guerdiko 12etan, San Pelaio bolatokian, BOLO-PALMA partida, Peña Bolística Montañesa antolatuta.
Arratsaldeko ordu 2etan lehiaketara aurkeztutako platerak DASTATUKO DIRA eta ondoren ohiko HERRI BAZKARIA.
Arratsaldeko ordu 2,30ean epaimahaikoek IRABAZLEAK ezagutaraziko dituzte eta SARI-BANAKETA egingo da Valdespinako Markesaren parkean.
Arratsaldeko 5etan, San Pelaio bolatokian,  BOLO-PALMA partida, Peña Bolística Montañesak antolatuta.
Arratsaldeko 6etan ERROMERIA Orbe Kardinalaren plazan, Lotxo taldeak alaituta.
Arrtsaldeko 7etan, Afrikako perkusioaren Africa Baj Yai KALEJIRA.
Arratsaldeko 7etan, epaimahikoek IRABAZLAEAK ezagutaraziko dituzte eta SARI-BANAKETA egingo da Orbe Kardinalaren plazan.
Arratsaldeko 7,15ean Orbe Kardinalaren plazan AURRESKUA ETA LARRAINDANTZA nahi duen guztientzat.
Arratsaldeko 8etan ERROMERIA BERRIRO ERE Lotxo taldeak alaituta.
 Gaueko 11:30ean Irulitxa musika-bandaren ONGIETORRIA Orbe Kardinalaren plazan.
Gaueko 12etan SUZIRIAK Ongaraiko parkean. Ondoren KALEJIRA Orbe Kardinalaren plazaraino eta bertan jaiei agurra emango dien AGUR JAUNAK.
Gaueko 12:30ean JAIEN AMAIERA Rumba 3 taldeak alaituta Orbe Kardinalaren plazan.
 

Add comment


Security code
Refresh

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Arte instalazioa
Irailaren 1etik 5era, "LURRA", Hormargo arte taldearena, Lobiano kulturgunean. "Loreak basamortuan" jardunaldien baitan.
Zine-forum
Hilaren 3an, ostirala: "Un grito en el Sahara" dokumentala. 19:30ean, Lobianon. "Loreak basamortuan" jardunaldien baitan.
Sahararekin elkartasunezko jaialdia

Hilaren 4an, larunbata, Ermuko plazan. 14:30ean, herri bazkaria. 17:00etan ZAKI Magoa eta umeentzako jolasak. 19:30ean, NOMADAS taldearen kontzertua. "Loreak basamortuan" jardunaldien baitan.

Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.